Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 18:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Dabid Sauli minçatzetic guelditu cenean, guerthatu cen Jonathasen bihotza Dabiden bihotzari estecatu cela, eta Jonathasec Dabid maithatu çuen bere burua beçala.

2. Saulec egun hartan hartu çuen Dabid, eta etzuen utzi bere aitaren etchera itzulcera.

3. Bada Dabidec eta Jonathasec batasun eguin çuten elkarrequin, ecen Jonathasec bere burua beçala maite çuen.

4. Hargatic Jonathasec eraunci çuen soinean çuen athorra eta Dabidi eman cioen, eta bere berce soinecoac ere bai, bere ezpata eta arrambelaraino, eta guerrico uhaleraino.

5. Dabid halaber, norat-nahi igor ceçan Saulec, orotara atheratzen cen, eta umoqui cerabilan. Saulec eçarri çuen guerlaco guiçon batzuen buruan, eta ongui ikusia cen populu guciaz, eta guciz Saulen cerbitzariez.

6. Bada, Dabid, Filistindarra hilic bihurcen celaric, emaztequi guciac atheratu ciren Israelgo hiri gucietaric, cantuz eta dançan Saulen bidera, bozcariozco atabalequin eta cistrequin.

7. Eta emaztequiec cantatzen çuten dostatuz eta erranez: Saulec hil ditu mila, eta Dabidec hamar mila.

8. Bainan Saul samurtu cen hainitz, eta solas hori desgogaran içatu cen haren beguietan. Eta erran çuen: Dabidi eman diozcate hamar mila, eta niri eman darozquidate mila; cer du orai escas erreguetasuna bera baicic?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 18