Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 16:8-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu.

9. Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere.

10. Hargatic Isaic erakarri cituen Samuelen aitzinera bere çazpi seme; eta Samuelec Isairi erran cioen: Jaunac ez du horietaric hautatu.

11. Eta Samuelec erran cioen Isairi: Horiec dira bada çure seme guciac? Hunec ihardetsi çuen: Guelditu da oraino muthicotto bat, eta ardiac alhatzen ditu. Samuelec erran cioen Isairi: Bilha igorraçu eta erakar çaçu, ecic ez gare mahaineratuco hura ethor dadien baino lehen.

12. Isaic bilha igorri çuen beraz, eta erakarri çuen. Bada, gorrasta cen, itchura ederrecoa, eta propia beguithartez. Eta Jaunac Samueli erran cioen: Jaiqui çaite, gançu çaçu, ecen hori bera da.

13. Samuelec hartu çuen beraz olio-adarra, eta gançutu çuen bere anaien erdian; eta egun hartaric eta aitzina Jaunaren izpirituac Dabiden gainera eguin çuen; eta Samuel xutituric goan cen Erramathara.

14. Bada, Jaunaren izpiritua guibelatu cen Saulen ganic, eta izpiritu gaixtoac higuitzen çuen Jaunaren oldetic.

15. Eta Saulen cerbitzariec berari erran cioten: Huna non Jaunaganicaco izpiritu gaixtoac cerabilzcan.

16. Baldin gure jaunac atseguin badu, çure aitzinean diren çure cerbitzariec bilhatuco dute guitarra jotzen daquien guiçon bat, guitarra jo deçan, Jaunaganicaco izpiritu gaixtoa lothuco çaitzunean, eta arinquiago jasan dedaçun.

17. Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Bilha darotaçue beraz norbait guitarra ongui jotzen duena, eta erakar darotaçue niri.

18. Hequietaric batec ihardetsi cioen: Ikusi içan dut bada Isai Bethlehemtarraren seme bat, guitarra jotzen daquiena, guiçon guciz hazcarra eta guerlaria, umoa bere solasetan, eta guiçon ederra; eta harequin da Jauna.

19. Saulec Isairi igorri ciozcan beraz mandatariac, cioelaric: Bidal darotaçu Dabid, çure semea, alhapidetan dena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 16