Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 16:18-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Hequietaric batec ihardetsi cioen: Ikusi içan dut bada Isai Bethlehemtarraren seme bat, guitarra jotzen daquiena, guiçon guciz hazcarra eta guerlaria, umoa bere solasetan, eta guiçon ederra; eta harequin da Jauna.

19. Saulec Isairi igorri ciozcan beraz mandatariac, cioelaric: Bidal darotaçu Dabid, çure semea, alhapidetan dena.

20. Hargatic Isaic asto bat hartu çuen cargatua oguiz, gorgoila bat arnoz eta bere ahuncetaco pittica batez, eta Sauli igorri ciozcan bere seme Dabidez.

21. Dabid ethorri cen Saulen gana, eta aguertu cen haren aitzinera. Saulec hainitz maithatu çuen, eta Dabid eguina içan cen haren ezcutari.

22. Saulec gaztiatu cioen Isairi: Dabid gueldi bedi ene aitzinean, ecen gracia aurkitu du ene beguietan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 16