Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 16:12-23 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

12. Isaic bilha igorri çuen beraz, eta erakarri çuen. Bada, gorrasta cen, itchura ederrecoa, eta propia beguithartez. Eta Jaunac Samueli erran cioen: Jaiqui çaite, gançu çaçu, ecen hori bera da.

13. Samuelec hartu çuen beraz olio-adarra, eta gançutu çuen bere anaien erdian; eta egun hartaric eta aitzina Jaunaren izpirituac Dabiden gainera eguin çuen; eta Samuel xutituric goan cen Erramathara.

14. Bada, Jaunaren izpiritua guibelatu cen Saulen ganic, eta izpiritu gaixtoac higuitzen çuen Jaunaren oldetic.

15. Eta Saulen cerbitzariec berari erran cioten: Huna non Jaunaganicaco izpiritu gaixtoac cerabilzcan.

16. Baldin gure jaunac atseguin badu, çure aitzinean diren çure cerbitzariec bilhatuco dute guitarra jotzen daquien guiçon bat, guitarra jo deçan, Jaunaganicaco izpiritu gaixtoa lothuco çaitzunean, eta arinquiago jasan dedaçun.

17. Saulec erran cioten bere cerbitzariei: Bilha darotaçue beraz norbait guitarra ongui jotzen duena, eta erakar darotaçue niri.

18. Hequietaric batec ihardetsi cioen: Ikusi içan dut bada Isai Bethlehemtarraren seme bat, guitarra jotzen daquiena, guiçon guciz hazcarra eta guerlaria, umoa bere solasetan, eta guiçon ederra; eta harequin da Jauna.

19. Saulec Isairi igorri ciozcan beraz mandatariac, cioelaric: Bidal darotaçu Dabid, çure semea, alhapidetan dena.

20. Hargatic Isaic asto bat hartu çuen cargatua oguiz, gorgoila bat arnoz eta bere ahuncetaco pittica batez, eta Sauli igorri ciozcan bere seme Dabidez.

21. Dabid ethorri cen Saulen gana, eta aguertu cen haren aitzinera. Saulec hainitz maithatu çuen, eta Dabid eguina içan cen haren ezcutari.

22. Saulec gaztiatu cioen Isairi: Dabid gueldi bedi ene aitzinean, ecen gracia aurkitu du ene beguietan.

23. Beraz Jaunaren izpiritu gaixtoac Saul harcen çuen guciez, Dabid lotzen cen guitarrari eta escuz jotzen çuen, eta Saul berebaitharatzen cen, eta arinago çuen, ecic izpiritu gaixtoac haren ganic guibelerat eguiten çuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 16