Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 16:1-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Noiz arteo deithoratuco duçu Saul, nic iraici dudanean ez dadien erregue içan Israelen gainean? Bethe çaçu çure adarra olioz, eta çato igor çaitzadan Isai Bethlehemtarra gana, ecic haren semeetaric bat hautatu dut erreguetzat.

2. Samuelec erran çuen: Nola goanen naiz? Saulec ecen adituco du, eta hilen nau. Eta Jaunac erran cioen: Arthaldetic har çaçu aratche bat, eta erraçu: Jaunari imolatzera ethorri naiz.

3. Isai deithuco duçu sacrificiora, eta nic irakatsico darotzut cer eguin, eta gançutuco duçu nic erakutsico darotzudana.

4. Samuelec eguin çuen beraz Jaunac erran cioen beçala. Bethlehemera ethorri cen, eta hirico çaharrac haren bidera heldu cirelaric miretsiac, erran cioten: Baquearequin sarcen çaquizquigu?

5. Ihardetsi çuen: Bai, baquearequin. Ethorri naiz Jaunari imolatzera. Sainduets çaitezte, eta çatozte enequin imolatzera. Sainduetsi cituen beraz Isai eta bere semeac eta sacrificiora deithu cituen.

6. Eta sarthu cirenean, ikusi çuen Eliab, eta erran çuen: Jaunac aitzinean othe du bere Cristo?

7. Eta Jaunac erran cioen Samueli: Ez beçaçu horren beguitharteari beguira, ez-eta horren irazquiaren lucetasunari, eragotzi dut hori; nic ez dut juiatzen guiçonaren adimenduaren arabera; guiçonec agueri dena ikusten dute, bainan Jaunac bihotzari beguiratzen dio.

8. Isaic Abinadab deithu çuen Samuelen aitzinera. Hunec erran çuen: Jaunac hori ere ez du hautatu.

9. Isaic beraz erakarri cioen Sama, ceintaz Samuelec erran baitzuen: Jaunac ez du hautatu hau ere.

10. Hargatic Isaic erakarri cituen Samuelen aitzinera bere çazpi seme; eta Samuelec Isairi erran cioen: Jaunac ez du horietaric hautatu.

11. Eta Samuelec erran cioen Isairi: Horiec dira bada çure seme guciac? Hunec ihardetsi çuen: Guelditu da oraino muthicotto bat, eta ardiac alhatzen ditu. Samuelec erran cioen Isairi: Bilha igorraçu eta erakar çaçu, ecic ez gare mahaineratuco hura ethor dadien baino lehen.

12. Isaic bilha igorri çuen beraz, eta erakarri çuen. Bada, gorrasta cen, itchura ederrecoa, eta propia beguithartez. Eta Jaunac Samueli erran cioen: Jaiqui çaite, gançu çaçu, ecen hori bera da.

13. Samuelec hartu çuen beraz olio-adarra, eta gançutu çuen bere anaien erdian; eta egun hartaric eta aitzina Jaunaren izpirituac Dabiden gainera eguin çuen; eta Samuel xutituric goan cen Erramathara.

14. Bada, Jaunaren izpiritua guibelatu cen Saulen ganic, eta izpiritu gaixtoac higuitzen çuen Jaunaren oldetic.

15. Eta Saulen cerbitzariec berari erran cioten: Huna non Jaunaganicaco izpiritu gaixtoac cerabilzcan.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 16