Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:47-52 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

47. Saulec bere erreinua gogorturic Israelen gainean, haren etsai gucien contra guduca hari cen inguruan, Moaben, Amonen semeen, Edomen, Sobaco erregueen eta Filistindarren contra, eta norat-nahi itzul cedin, garaitiar ilkitzen cen.

48. Armada bat bilduric, jo çuen Amalec, eta Israel atheratu larrutua çaducatenen escuetaric.

49. Saulen seme ciren Jonathas, Jesui eta Melquisua, eta haren bi alaben icenac ciren, Merob çaharrenaren icena, eta Micol gazteenaren icena.

50. Eta Saulen emaztearen icena cen Aquinoam, Aquimaasen alaba; eta haren armadaco buruçaguiaren icena cen Abner, Ner deitzen cen Saulen aitaldeco osabaren semea.

51. Ecen Cis cen Saulen aita, eta Abnerrena Ner, Abielen semea.

52. Bada Saulen egun orotan guerla hazcar bat cen Filistindarren contra. Saulec ikusten çuenean guiçon bat bihozduna eta guerlacotzat ona, bere lagun harcen çuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14