Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:40-47 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

40. Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena.

41. Orduan Saulec erran cioen Israelgo Jainco Jaunari: Israelgo Jainco Jauna: Argui gaitzatzu; nolaz ez duçu egun ihardetsi çure cerbitzariari? Heian bekatu hau heldu den ene ganic, edo Jonathas ene semea ganic, erakuts diçaguçu; edo gaizquia çure populuan bada, emoçu sainduespena. Eta Jonathas eta Saul hartuac içan ciren, populua ordean garbi atheratu cen.

42. Saulec erran çuen: Çortea arthicaçue ene artera eta Jonathas ene semearen artera, eta Jonathas atzemana içan cen.

43. Saulec erran cioen beraz Jonathasi: Aithor diçadaçu cer eguin duçun. Jonathasec aithortu cioen eta erran: Escuan nuen cigorraren mocoaz dastatu dut ezti izpi bat, eta huna beraz non hilcen naicen.

44. Saulec erran çuen: Jaunac hau eguin biaçat eta hori gainetic, heriotzez hilcen ez baçare, Jonathas.

45. Eta populuac erran cioen Sauli: Hilen othe da bada Jonathas, Israel hain harrigarriqui salbatu duena? Gaixtaqueria bat da hori. Cin eguiten dugu Jaunaz ez dela hunen burutic lurrera ile bat erorico, ceren egun Jaunarequin haritu baita. Populuac atheratu çuen beraz Jonathas, etzedin hila içan.

46. Eta Saul itzuli cen guibelerat, eta etzuen eguin Filistindarren ondotic; Filistindarrac goan ciren beraz beren toquietara.

47. Saulec bere erreinua gogorturic Israelen gainean, haren etsai gucien contra guduca hari cen inguruan, Moaben, Amonen semeen, Edomen, Sobaco erregueen eta Filistindarren contra, eta norat-nahi itzul cedin, garaitiar ilkitzen cen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14