Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:4-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

4. Jonathas Filistindarren campetara hari cen patarren artean baciren bi aldeetaric bi harri xut, handic eta hemendic horçac iduri balute beçala atheratzen cirenac; bat deitzen cen Boses eta bercea Sene.

5. Harri-cotorretaric bat aguercen cen ipharretic Macmasen parrean, eta bercea hegoatic Gabaaren parrean.

6. Eta Jonathasec erran cioen muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, iragan gaitecen ingurebaquigabe horien campetara, heian Jauna gure alde harico denez; ecen Jaunari etzaio gaitzago garhaitzea, edo hainitzequin, edo gutirequin.

7. Ezcutariac ihardetsi cioen: Eguiçu nahi duçun gucia; jo çaçu gogoac ematen darotzun lekura, eta nahi duçun toqui gucietan çurequin içanen naiz.

8. Jonathasec erran cioen: Huna non goacen guiçon horietara. Aguertuco gatzaizcotenean,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14