Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:38-43 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Saulec erran çuen: Hurbilaraz çatzue hunat populuco aitzindari guciac: jaquin eta ikus çaçue noren ganic heldu den egun bekatu hau.

39. Cin eguiten dut Jaunaz, Israelen salbatzaileaz, Jonathas ene semeaz eguina içan bada, hilen dela eta ez dudala guibelerat eguinen. Populu gucitic nihorc etzioen horren gainean jaçarri.

40. Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena.

41. Orduan Saulec erran cioen Israelgo Jainco Jaunari: Israelgo Jainco Jauna: Argui gaitzatzu; nolaz ez duçu egun ihardetsi çure cerbitzariari? Heian bekatu hau heldu den ene ganic, edo Jonathas ene semea ganic, erakuts diçaguçu; edo gaizquia çure populuan bada, emoçu sainduespena. Eta Jonathas eta Saul hartuac içan ciren, populua ordean garbi atheratu cen.

42. Saulec erran çuen: Çortea arthicaçue ene artera eta Jonathas ene semearen artera, eta Jonathas atzemana içan cen.

43. Saulec erran cioen beraz Jonathasi: Aithor diçadaçu cer eguin duçun. Jonathasec aithortu cioen eta erran: Escuan nuen cigorraren mocoaz dastatu dut ezti izpi bat, eta huna beraz non hilcen naicen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14