Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:34-42 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

34. Eta Saulec erran çuen: Barraia çaizte populuan eta erroçuete ceinac bere idia eta aharia erakar ditzala ene gana; hil çatzue harri hunen gainean, jan çaçue eta ez duçue Jaunaren alderat bekatu eguinen odolarequin janez. Hargatic populu guciac erakarri çuen gaua arteo ceinac bere idia, eta han hil cituzten.

35. Bada, Saulec aldare bat alchatu cioen Jaunari, eta orduan hasi cen lehembicico aldarearen eguiten Jaunari.

36. Saulec erran çuen: Gabaz jauz gaitecen Filistindarren gainera, sarrasqui etzagun arguitu arteo, eta ez deçagun horietaric utz guiçon bakar bat. Populuac ihardetsi cioen: Eguiçu çure beguietan ongui dela iduritzen çarotzun gucia. Eta apheçac erran çuen: Jaincoari hunat hurbil gaitecen.

37. Eta Saulec consultatu çuen Jauna: Jarraiquico natzaiote Filistindarrei? arthiquico ditutzu Israelen escuetara? Eta Jaunac etzuen egun hartan ihardetsi.

38. Saulec erran çuen: Hurbilaraz çatzue hunat populuco aitzindari guciac: jaquin eta ikus çaçue noren ganic heldu den egun bekatu hau.

39. Cin eguiten dut Jaunaz, Israelen salbatzaileaz, Jonathas ene semeaz eguina içan bada, hilen dela eta ez dudala guibelerat eguinen. Populu gucitic nihorc etzioen horren gainean jaçarri.

40. Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena.

41. Orduan Saulec erran cioen Israelgo Jainco Jaunari: Israelgo Jainco Jauna: Argui gaitzatzu; nolaz ez duçu egun ihardetsi çure cerbitzariari? Heian bekatu hau heldu den ene ganic, edo Jonathas ene semea ganic, erakuts diçaguçu; edo gaizquia çure populuan bada, emoçu sainduespena. Eta Jonathas eta Saul hartuac içan ciren, populua ordean garbi atheratu cen.

42. Saulec erran çuen: Çortea arthicaçue ene artera eta Jonathas ene semearen artera, eta Jonathas atzemana içan cen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14