Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:30-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Cembatez beraz populua etzen guehiago hazcartuco jan içan balu bere etsaiei atzemanicaco harrapaquinetic. Ez othe cen Filistindarren sarrasquia handiagoa içanen?

31. Egun hartan beraz Filistindarrac jo cituzten Macmasetic Ayaloneraino. Bainan populua gogorqui akitu cen;

32. Harrapaquinari lothu cen; hartu cituzten ardiac, idiac eta aratcheac, eta han berean hil; populuac jan cituen odolarequin.

33. Bada, Sauli berria ekarri cioten populuac Jaunaren alderat bekatu eguin çuela, haraguia odolarequin janez. Saulec erran çuen: Leguea hautsi duçue; orai berean ambil çaçue harri handi bat ene ondora.

34. Eta Saulec erran çuen: Barraia çaizte populuan eta erroçuete ceinac bere idia eta aharia erakar ditzala ene gana; hil çatzue harri hunen gainean, jan çaçue eta ez duçue Jaunaren alderat bekatu eguinen odolarequin janez. Hargatic populu guciac erakarri çuen gaua arteo ceinac bere idia, eta han hil cituzten.

35. Bada, Saulec aldare bat alchatu cioen Jaunari, eta orduan hasi cen lehembicico aldarearen eguiten Jaunari.

36. Saulec erran çuen: Gabaz jauz gaitecen Filistindarren gainera, sarrasqui etzagun arguitu arteo, eta ez deçagun horietaric utz guiçon bakar bat. Populuac ihardetsi cioen: Eguiçu çure beguietan ongui dela iduritzen çarotzun gucia. Eta apheçac erran çuen: Jaincoari hunat hurbil gaitecen.

37. Eta Saulec consultatu çuen Jauna: Jarraiquico natzaiote Filistindarrei? arthiquico ditutzu Israelen escuetara? Eta Jaunac etzuen egun hartan ihardetsi.

38. Saulec erran çuen: Hurbilaraz çatzue hunat populuco aitzindari guciac: jaquin eta ikus çaçue noren ganic heldu den egun bekatu hau.

39. Cin eguiten dut Jaunaz, Israelen salbatzaileaz, Jonathas ene semeaz eguina içan bada, hilen dela eta ez dudala guibelerat eguinen. Populu gucitic nihorc etzioen horren gainean jaçarri.

40. Eta Israel guciari erran cioen: Berez çaizte alde batera, eta ni ene seme Jonathasequin içanen naiz bercean. Populuac ihardetsi cioen Sauli: Eguiçu çure idurico ongui dena.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14