Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:26-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

26. Populua oihanean sarthu cen; eztia çurrutaca aguertu cen, eta nihorc etzioen escua hedatu, ecic populua erreguec eguin cinaren beldur cen.

27. Bada Jonathasec etzuen aditu haren aitac populuari cin eguin cioenean; hedatu çuen escuan çaducan cigor baten mocoa, eta busti çuen ezti-bresca batean eta escua ahora ekarri, eta haren beguiac dirdiran eman ciren.

28. Populutic guiçon batec itzuliric erran cioen: Çure aitac cin batez hersi du populua, dioelaric: Madaricatua guiçona, egun oguiric janen duena (bada populua ahitua cen).

29. Jonathasec erran çuen: Ene aitac lurra nahasi du, ecen ikusi duçue ceronec ene beguiac dirdiratzen abiatu direla, ezti hortaric guti bat dastatu dudanaz gueroztic.

30. Cembatez beraz populua etzen guehiago hazcartuco jan içan balu bere etsaiei atzemanicaco harrapaquinetic. Ez othe cen Filistindarren sarrasquia handiagoa içanen?

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14