Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 14:1-6 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Egun batez guerthatu cen Jonathasec, Saulen semeac erran cioela muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, goacen toqui horren haindian den Filistindarren campetara. Bada, etzioen bere aitari holacoric batere aiphatu.

2. Bizquitartean Saul Gabaaco azquen buruan çagoen, Magronen cen mingranaondo baten azpian, eta harequin cen populua, sei ehun guiçonen ingurutsua cen.

3. Eta ephodoa cen Aquias, Aquitoben semearen escuetan, Aquitob baitzen Icaboden anaia, Icabod Phineesen semea eta Phinees Heli, Jaunaren aphez Silon içatuarena. Eta populuac etzaquien norat goan cen Jonathas.

4. Jonathas Filistindarren campetara hari cen patarren artean baciren bi aldeetaric bi harri xut, handic eta hemendic horçac iduri balute beçala atheratzen cirenac; bat deitzen cen Boses eta bercea Sene.

5. Harri-cotorretaric bat aguercen cen ipharretic Macmasen parrean, eta bercea hegoatic Gabaaren parrean.

6. Eta Jonathasec erran cioen muthil gazte, bere ezcutariari: Çato, iragan gaitecen ingurebaquigabe horien campetara, heian Jauna gure alde harico denez; ecen Jaunari etzaio gaitzago garhaitzea, edo hainitzequin, edo gutirequin.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 14