Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 13:1-5 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Urtheco haur bat cen Saul erreguinatzen hasi cenean, eta bi urthez erreguinatu cen Israelen gainean.

2. Saulec hirur mila guiçon hautatu cituen Israeldic, eta bi mila ciren Saulequin Macmasen, Bethelgo mendian, eta mila Jonathasequin Gabaa Benjamingoan: gaineraco populua igorri çuen, cein bere olhara.

3. Jonathasec jo çuen Filistindarren guardia Gabaan cena. Filistindarrec hori aditu çuteneco, Saulec turuta joaraci çuen bere lur gucian, cioelaric: Hebrearrec ençun beçate.

4. Eta Israel guciac aditu çuen hunelaco omena: Saulec jo du Filistindarren guardia. Eta Israel alchatu cen Filistindarren contra. Populu guciac beraz Galgalan oihu eguin çuen Saulen ondotic.

5. Filistindarrac bildu içan ciren Israelen contra gudu emateco, hogoi eta hamar mila orga-laster, sei mila çaldizco, eta gaineraco jende xehea, itsas-bazterrean legarra beçain usu. Igan ciren eta Macmasen campatu, Bethabenen iguzqui-haice alderat.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 13