Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 10:16-27 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Eta Saulec erran cioen bere osabari: Erran darocu astoac atzemanac direla. Bainan erreguetasuneco solasaz etzioen aiphatu Samuelec berari erran cioena.

17. Samuelec populua Jauna ganat deithu çuen Masphara.

18. Eta Israelgo semeei erran cioeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic atheratu dut Israel, eta itzurraraci çaituztet çuec Eguiptoarren escuari, eta atsecabeztatzen cinituzten erregue gucien escuari.

19. Çuec ordean egun hastandu duçue çuen Jaincoa, ceinac bakarric atheratu baitzaituztete çuen gaitz eta hestura orotaric; eta erran duçue: Batere; bainan erregue bat eçar çaçu gure gainean. Orai beraz Jaunaren aitzinean jar çaizte leinuca eta familiaca.

20. Samuelec Israelgo leinu gucien gainera arthiqui çuen çorthea, eta erori cen Benjaminen leinura.

21. Guero arthiqui çuen Benjaminen leinuan eta familietan, eta erori cen Metriren familiara, eta azquenecotz Cisen seme Saulen gainera. Bilhatu çuten beraz, eta etzen kausitu.

22. Eta guero Jauna consultatu çuten, hean Saul ethorrico cen harat. Jaunac ihardetsi çuen: Hara etchean gordea dagoela.

23. Laster eguin çuten beraz, eta erakarri çuten handic; eta populuaren erdian jarri cenean, sorbaldetaric eta goiti populu gucia baino gorago cen.

24. Samuelec erran cioen populu guciari: Garbiqui ikusten duçue Jaunac hautatu duena, ecen ez da populu gucian berce bat hunen iduricoa. Eta populu guciac oihu eguin çuen, cioelaric: Bici bedi erregue.

25. Bada, Samuelec irakurtu çuen erregue leguea, iscribatu çuen liburu batean eta Jaunaren aitzinean eçarri. Guero Samuelec igorri çuen populu gucia, cein bere etchera.

26. Saul ere goan cen bere etchera, Gabaara; eta harequin goan cen armadaren pharte bat, hainac ceinen bihotzac uquitu baitzituen Jaincoac.

27. Bainan Belialen semeec erran çuten: Salba othe gaitzazque horrec? Eta erdeinatu çuten, eta etzioten emaitzaric ekarri; bainan Saulec ez adituarena eguiten çuen.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 10