Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 10:10-21 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta erran den munhora heldu cirenean, hara non profeta-mulço bat Saulec atzeman çuen bidean; Jaunaren izpiritua jauci cen haren baithan, eta Saulec hequien erdian profetisatu çuen.

11. Bada, aitzinean eçagutu çuten guciec, ikustenez profetequin cela eta profetisatzen çuela, elkarri erran çuten: Cer guerthatu çaio Cisen semeari? Profeten arteco othe da Saul ere?

12. Eta han cen batec ihardetsi cioen berce bati, cioelaric: Eta nor da horien aita? Hargatic hitz hau iragan cen erran-çaharretara: Saul ere profeten arteco othe da?

13. Bada, profetisatzetic guelditu cen, eta ethorri cen leku gorara.

14. Saulen osabac erran cioeten Sauli eta bere muthilari: Nondic heldu çarete? Ihardetsi çuten: Asto bilhatzetic; eta hequiec ez atzemanez, içatu gare Samuelen gana.

15. Eta osabac erran cioen Sauli: Eça-gutaraz diçadaçu cer erran darotzun Samuelec.

16. Eta Saulec erran cioen bere osabari: Erran darocu astoac atzemanac direla. Bainan erreguetasuneco solasaz etzioen aiphatu Samuelec berari erran cioena.

17. Samuelec populua Jauna ganat deithu çuen Masphara.

18. Eta Israelgo semeei erran cioeten: Hau dio Israelgo Jainco Jaunac: Nic atheratu dut Israel, eta itzurraraci çaituztet çuec Eguiptoarren escuari, eta atsecabeztatzen cinituzten erregue gucien escuari.

19. Çuec ordean egun hastandu duçue çuen Jaincoa, ceinac bakarric atheratu baitzaituztete çuen gaitz eta hestura orotaric; eta erran duçue: Batere; bainan erregue bat eçar çaçu gure gainean. Orai beraz Jaunaren aitzinean jar çaizte leinuca eta familiaca.

20. Samuelec Israelgo leinu gucien gainera arthiqui çuen çorthea, eta erori cen Benjaminen leinura.

21. Guero arthiqui çuen Benjaminen leinuan eta familietan, eta erori cen Metriren familiara, eta azquenecotz Cisen seme Saulen gainera. Bilhatu çuten beraz, eta etzen kausitu.

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 10