Itun Zaharra

Itun Berria

1 Erregueac 1:1-9 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bacen guiçon bat Erramathaimsophimgoa, Efraimgo mendian. Elcana deitzen cen; Jerohamen Seme cen, Jeroham Eliuren, Eliu Thohuren eta Thohu Suphen seme. Efraimtarra cen.

2. Içan cituen bi emazte, ceinac deitzen baitziren, bat Ana, eta bercea Phenena. Phenenac bacituen semeac, bainan Anac etzuen haurric.

3. Eta guiçon hura bere hiritic igaiten cen, egun manatuetan, Silora armadetaco Jaunaren adoratzera, eta hari sacrificioen escaincera. Bada, han ciren Heliren bi seme, Ophni eta Phinees, Jaunaren apheçac.

4. Elcana beraz ethorri cen egun batez, imolatu çuen bitima, eta eman ciozcaten Phenena, bere emazteari, eta bere seme-alaba guciei beren çathiac;

5. Bainan Anari eman cioen çathi bakar bat, gogoa ilhunic, ceren maite baitzuen Ana. Bada, Jaunac agor utzi çuen.

6. Phenenac ere, bekaitzez, nahigabe ematen cioen, eta borthizqui jasanarazten, hambatetaraino, non escarnioca baitzerabilcan, Jaunac agor utzi çuelacotz.

7. Eta horrela eguiten çuen urthe oroz, muga ethorriric, Jaunaren templora igaiten cirenean; horrela jaçarcen cioen; eta Ana nigarrari ematen cen eta janhariric etzuen harcen.

8. Elcana bere senharrac erran cioen beraz: Ana, certaco eguiten duçu nigar? certaco ez duçu jaten? certaco eritzen da çure bihotza? Ez othe natzaitzu hobe ecenez hamar seme?

9. Bada, Silon jan eta edan ondoan, Ana jaiqui cen. Eta Heli apheça Jaunaren temploco athean bere alkian jarria çagoelaric,

Irakurri kapitulu osoa 1 Erregueac 1