Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 3:6-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Cein eraitsi vkan baitu gutara abundosqui Iesus Christ gure Saluadoreaz:

7. Haren gratiaz iustificaturic heredero eguin guentecençát vicitze eternaleraco sperançaren araura.

8. Hitz segura duc haur, eta gauça hauc nahi diat affirma ditzán, artha dutençát obra onén entretenitzera Iaincoa sinhetsi dutenéc: huná, guiçonen on eta probetchutaco diraden gauçác.

9. Baina questione erhoac eta genealogiac eta contentioneac eta Legueazco iharduquiteac empatchaitzac: ecen probetchu gabetaco dituc eta vano.

10. Guiçon hereticoa behingo eta berrizco aduertimenduaren ondoan iraitzac:

11. Daquialaric ecen eraucia dela halacoa eta huts eguiten duela, bere buru beraz condemnatua delaric.

12. Igor deçadanean Artemas hiregana edo Tychique, diligenta albeitendi enegana ethortera Nicapolisera: ecen han neguären iragaitera deliberatu diát.

13. Zeno Legueco doctora eta Apollo diligentqui guidaitzac, deusen faltaric eztutén.

14. Bada ikas beçate gurec-ere obre onetan emplegatzen necessario diraden gaucetaco, fructu gabe eztiradençát.

15. Salutatzen auté enequin diraden guciéc. Salutaitzac fedez on darizcutenac. Iaincoaren gratia dela çuequin gucioquin, Amen.

Irakurri kapitulu osoa Titori 3