1. Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác.
2. Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián.
3. Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle:
4. Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten:
5. Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát.
6. Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.
7. Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,
8. Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez.
9. Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric: