Itun Zaharra

Itun Berria

Titori 2:1-12 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Baina hic denuntiaitzac doctrina sainduari dagozcan gauçác.

2. Guiçon çaharrac sobre diraden, graue, moderatu, sano fedean, charitatean eta patientián.

3. Emazte çaharrac halaber diraden saindutassunari dagocan continentiataco, ez gaitzerraile, ez mahatsarno anhitzari emanac, gauça honestén iracatsle:

4. Emazte gazteac instrui ditzatençát moderatu içaten, bere senharrén onhetsten, bere haourrén maite vkaiten:

5. Çuhur içaten, chahu, etchean egoile, on, bere senharrén suiet: Iaincoaren hitza blasphema eztadinçát.

6. Guiçon gazteac halaber exhortaitzac moderatu diraden.

7. Gauça gucietan eracusten dualaric eure buruä obra onen exemplu, doctrinán eracusten dualaric integritate, grauitate,

8. Hitza sano, eta condemna ecin daiten beçalaco: contrastatzen dena confundi dadinçát, çueçaz gaizquiric cer erran ez vkanez.

9. Cerbitzariac bere nabussién suiet diraden, gauça gucietan hayén gogara eguiten dutelaric, contradiçale eztiradelaric:

10. Deus appartatzen eztutelaric, baina leyaltate on gucia eracusten dutelaric, gauça gucietan Iainco gure Saluadorearen doctriná orna deçatençát.

11. Ecen aguertu içan ciayec guiçon guciey Iaincoaren gratia saluagarria.

12. Iracasten gaituela, infidelitateaz eta munduco desiréz renuntiaturic, sobrequi, iustoqui, eta religiosqui vici garén presenteco secula hunetan:

Irakurri kapitulu osoa Titori 2