Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 5:5-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala.

6. Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen.

7. Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno.

8. Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.

9. Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago.

10. Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean.

11. Huná, dohatsu eduquiten ditugu afflictione suffritzen dutenac: Iob-en patientiá ençun vkan duçue, eta Iaunaren fina ikussi duçue, nola guciz misericordioso den Iauna eta gogabera.

12. Bada gauça ororen aitzinetic, ene anayeác, iura ezteçaçuela ez ceruäz, ez lurraz, ez edocein berce iuramenduz: baina biz çuen baya, Bay: eta çuen eza, Ez: condemnationetara eror etzaiteztençát.

13. Affligitzen da cembeit çuen artean? othoitz begui: bihotz aleguerataco da cembeit? canta beça.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 5