Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 5:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eya orain abratsác, nigar eguiçue, vrhubi eguiten duçuela çuen miseria helduren çaizquiçuenacgatic.

2. Çuen abrastassunac vsteldu dirade, çuen abillamenduac cerrenez betheac dirade.

3. Çuen vrrhea eta çuen cilharra herdoildu da, eta hayén herdoildurác testificaturen du çuen contra, eta harc ditu ianen çuen haraguiac suac beçala: thesaurizatu duçue azquen egunetaco.

4. Huná, çuen landác errequeitatu dituzten languilén alocairu çueçaz defraudatu içan dena, oihuz dago, eta errequeitaçalén oihuac armadén Iaunaren beharrietan sarthu dirade.

5. Deliciotan vici içan çarete lurraren gainean eta çuen atseguinac hartu vkan dituçue, eta çuen bihotzac ressasiatu vkan dituçue sacrificiotaco egunean beçala.

6. Condemnatu eta hil vkan duçue iustoa: eta eztrauçue resistitzen.

7. Çareten bada patient, anayeác, Iaunaren aduenimendurano. Huná, laboraria lurreco fructu preciosoaren beguira egoiten da, patientqui haren beguira dagoela goiceco eta arratseco vria recebi deçaqueno.

8. Çareten patient çuec-ere eta confirmaitzaçue çuen bihotzac: ecen Iaunaren aduenimendua hurbil da.

9. Etzaiteztela arrangura elkarren contra, anayeác, condemna etzaiteztençát: huná, iugea borthaitzinean dago.

10. Ene anayeác, har-itzaçue afflictionetaco eta patientiataco exemplutan Prophetác, cein minçatu baitirade Iaunaren icenean.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 5