Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 4:11-17 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Elkarren contra etzaiteztela gaizqui minça, anayeác: anayearen contra minço denac, eta bere anayea condemnatzen duenac, Leguearen contra gaizqui erraiten du, eta Leguea condemnatzen du: eta baldin Leguea condemnatzen baduc, ezaiz Leguearen eguile, baina iuge.

12. Legue eçarlea bat da salua eta gal ahal deçaquena: hi nor aiz bercea iugeatzen duana?

13. Eya orain erraiten duçuenác, Egun edo bihar ioanen gara hiri batetara, eta egonen gara han vrthebat, eta merkatalgoa eguinen dugu, eta irabaciren dugu:

14. Eztaquiçuelaric biharamunean cer içanen den: ecen cer da çuen vicia? ecen appur batetacotz aguertzen eta guero deseguiten den vaporebat da.

15. Erran behar cindutenaren lekuan, Baldin Iaunac nahi badu, eta vici bagara, eguinen dugu haur edo hura.

16. Baina orain gloriatzen çarete çuen vanterietan: horlaco gloriatze gucia gaichto da.

17. Bada vngui eguiten daquianac eta ez eguiten, bekatu eguiten du.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 4