Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 2:6-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

6. Baina çuec desohoratu vkan duçue paubrea. Ala abratsec etzaituztez tyrannizatzen, eta etzaituztez gortetara erekarten?

7. Eztute hec blasphematzen çuen gainean inuocatu içan den Icen ona?

8. Badaric-ere baldin Legue reala complitzen baduçue Scripturaren araura, cein baita, On eritziren draucac eure hurcoari eure buruäri beçala, vngui eguiten duçue:

9. Baina baldin personén acceptioneric baduçue, bekatu eguiten duçue, eta reprehenditzen çarete Legueaz transgrediçale beçala.

10. Ecen norc-ere Legue gucia beguiraturen baitu, eta punctu batetan faltaturen, gucietan hoguendun da.

11. Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz.

12. Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc.

13. Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 2