Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 2:11-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen erran duenac, Eztuc adulteraturen, erran du halaber, Eztuc hilen. Bada baldin adulteratzen ezpaduc, baina hiltzen bay, Leguearen transgrediçale eguin aiz.

12. Hala minça çaitezte eta hala eguiçue nola libertatezco Legueaz iugeatu behar diradenéc.

13. Ecen condemnatione misericordia gabe eguinen çayó misericordia eguin eztuqueenari: eta gloriatzen da misericordia condemnationearen contra.

14. Ene anayeác, cer probetchu, baldin norbeitec badarra fede baduela, eta obrác eztituén? ala fede harc hura salua ahal deçaque?

15. Eta baldin anayea edo arrebá billuciac badirade, eta peitu eguneco vitançaren:

16. Eta çuetaric cembeitec hæy erran diecén, Çoazte baquerequin, bero çaitezte eta asse çaitezte: eta eztinguzteçuen gorputzaren necessario diraden gauçác, cer probetchu duqueite?

17. Hala fedea-ere, baldin obrác ezpaditu, hila da bere berez.

18. Baina are erranén du edoceinec, Hic fedea duc, eta nic obrác citiat, eracuts ieçadac eure fedea eure obrác gabe, eta nic eracutsiren drauat hiri neure obretaric neure fedea.

19. Hic sinhesten duc ecen Iaincobat dela: vngui eguiten duc: deabruec-ere sinhesten dié, eta ikara diabiltzac.

20. Baina nahi duc iaquin, o guiçon vanoá, ecen fedea obrác gabe hila dela?

Irakurri kapitulu osoa Santiago 2