Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:7-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

8. Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.

9. Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:

10. Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da.

11. Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.

12. Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.

13. Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.

14. Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.

15. Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.

16. Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác.

17. Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

18. Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

19. Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera.

20. Ecen guiçonaren asserreac Iaincoaren iustitiá eztu complitzen.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1