Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:7-15 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

8. Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.

9. Gloria bedi bada anaye conditione bachotacoa bere goratassunean:

10. Baina abrats dena, gloria bedi bere bachotassunean: ecen belhar lilia beçala iraganen da.

11. Ecen nola iguzquia beroarequin goratu eta, erre baita belharra, eta haren lilia erori, eta haren irudi ederra galdu: hala abratsa-ere bere bide gucietan chimalduren da.

12. Dahatsu da tentatione suffritzen duen guiçona: ecen phorogatu datenean recebituren duque, Iaunac hura maite duteney promettatu drauen vicitzeco coroá.

13. Nehorc, tentatzen denean, ezterrala Iaincoaz tentatzen dela: ecen Iaincoa ecin tenta daite gaizquiz, eta nehor eztu tentatzen.

14. Baina batbedera tentatzen da bere guthicia propriaz tiratzen eta bazcatzen denean.

15. Guero guthiciá, concebitu duenean, ertzen da bekatuz: eta bekatuac acabatu denean, herio engendratzen du.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1