Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:16-26 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

16. Etzaiteztela abusa, ene anaye maiteác.

17. Donatione on oro, eta dohain perfect oro garaitic da arguién Aitaganic iausten dela, cein baithan ezpaita cambiamenduric, ez aldizcazco itzalic.

18. Harc bere vorondatez engendratu vkan gaitu eguiazco hitzaz, haren creaturetaco primitiác beçala guinençát.

19. Halacotz, ene anaye maiteác, biz guiçon gucia ençutera lehiati, berantcor minçatzera, eta berantcor asserretzera.

20. Ecen guiçonaren asserreac Iaincoaren iustitiá eztu complitzen.

21. Halacotz, iraitziric cithalqueria gucia eta malitiazco superfluitatea, emetassunequin recebi eçaçue, çuetan landatu hitza, ceinec salua ahal baititzaque çuen arimác.

22. Eta çareten hitzaren eguile eta ez solament ençule, ceuron buruäc enganatzen dituçuela.

23. Ecen baldin norbeit hitzaren ençule bada eta ez eguile, hura mirailean bere beguitharte naturala consideratzen duen guiçonaren pare da.

24. Ecen consideratu vkan du bere buruä, eta ioan içan da, eta bertan ahance çayó nolaco cen.

25. Baina miratu datena Legue perfectoan, cein baita libertatezcoa, eta hartan perseueratu duqueena, ceren ezpaitate ençule ahanzcor içan, baina obraren eguile: hura dohatsu içanen da bere eguinean.

26. Baldin cembeitec vste badu religioso dela çuen artean, bridatzen eztuelaric bere mihia, baina bere bihotza enganatzen duelaric, halacoaren religionea vano da.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1