Itun Zaharra

Itun Berria

Santiago 1:1-8 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. IACQVES Iaincoaren eta Iesus Christ Iaunaren cerbitzariac, hamabi leinu barreyatuey, salutatione.

2. Ene anayeác, bozcario perfectotan educaçue tentatione diuersetara eror çaiteztenean:

3. Daquiçuelaric ecen çuen fedearen phorogançác patientia engendratzen duela.

4. Baina patientiác obra perfectoa biu, perfect eta integro çaretençat, deusen falta etzaretelaric.

5. Eta baldin çuetaric cembeitec sapientia faltaric badu, esca bequió Iaincoari, ceinec emaiten baitraue guciey benignoqui, eta ez reprotchatzen: eta emanen çayó.

6. Baina federequin esca bedi, batre dudatzen eztuela: ecen dudatzen duena, haiceaz erabilten eta tormentatzen den itsas bagaren pare da.

7. Ezteçala bada estima guiçon harc deus Iaunaganic recebituren duela:

8. Guiçon gogo doblatacoa, inconstant da bere bide gucietan.

Irakurri kapitulu osoa Santiago 1