Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 9:29-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

29. Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.

30. Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.

31. Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.

32. Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.

33. Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen.

34. Baina Phariseuéc erraiten çuten, Deabruén princearen partez campora egoizten ditu deabruac.

35. Eta inguratzen cituen Iesusec hiri eta burgu guciac, iracasten ari cela hayén synagoguetan, eta predicatzen çuela resumaco Euangelioa eta sendatzen çuela eritassun mota gucia eta langore mota gucia populuan.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 9