Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 9:21-33 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Ecen erraiten çuen bere baithan, Baldin solament hunqui badeçat haren abillamendua, sendaturen naiz.

22. Orduan Iesusec itzuliric eta hura ikussiric erran ceçan, Aun bihotz on, alabá, eure fedeac saluatu au. Eta senda cedin emaztea ordu berean).

23. Eta Iesusec ethorriric iaun haren etchera eta ikussiric soinulariac, eta gendetzea tumultu ari cela,

24. Dioste, Retira çaitezte, ecen ezta hil nescatchá: baina lo datza. Eta truffatzen ciraden harçaz.

25. Eta idoqui içan cenean gendetzea, sarthuric, har ceçan haren escua: eta iaiqui cedin nescatchá.

26. Eta laster ceguian fama hunec lur hartan gucian.

27. Eta Iesus handic iragaiten cela, iarreiqui içan çaizcan bi itsu oihuz ceudela, eta cioitela, Auc pietate guçaz, Dauid-en semeá.

28. Eta ethorri cenean etchera, ethor citecen harengana itsuoc, eta dioste Iesusec, Sinhesten duçue hori ahal daididala? Diotsote, bay Iauna.

29. Orduan hunqui citzan hayén beguiac, cioela, Çuen fedearen araura eguin bequiçue.

30. Eta irequi citecen hayén beguiac, eta debeta citzan mehatchurequin Iesusec, cioela, Beguirauçue nehorc eztaquian.

31. Baina hec ilkiric barreya ceçaten haren famá herri hartan gucian.

32. Eta hec ilkiten ciradela, huná, presenta cieçoten guiçon mutu demoniatubat.

33. Eta deabrua campora egotzi içan cenean, minça cedin mutua: eta mirets ceçaten gendetzéc, cioitela, Egundano ezta aguertu hunelaco gauçaric Israelen.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 9