Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 8:8-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

8. Eta ihardesten çuela Centenerac erran ceçan, Iauna, eznauc digne ene atharbean sar adin: baina errac solament hitza, eta sendaturen baita ene muthilla.

9. Ecen ni-ere guiçon nauc berceren meneco, ditudalaric neure azpico gendarmesac, eta erraiten diarocat huni, Oha, eta ioaiten duc: eta berceari, Athor, eta ethorten duc: eta neure cerbitzariari, Eguic haur, eta eguiten dic.

10. Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.

11. Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:

12. Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

13. Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean.

14. Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala.

15. Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan.

16. Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan:

Irakurri kapitulu osoa Mateo 8