Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 8:20-31 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

20. Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan.

21. Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.

22. Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.

23. Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.

24. Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan.

25. Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac.

26. Eta dioste, Cergatic çarete ici fede chipitacoac? Orduan iaiquiric mehatcha citzan haiceac eta itsassoa: eta sossagu handia eguin cedin.

27. Orduan gendéc mirets ceçaten, ciotela, Ceric da haur, non haicec-ere eta itsassoac obeditzen baitute?

28. Eta iragan cenean berce aldera, Gergesenén regionera, aitzinera ethorri içan çaizcan bi demoniatu thumbetaric ilkiric, gucizco terribleac, hambat non nehor ecin iragan baitzaiten bide hartaríc.

29. Eta huná, heyagora eguin ceçaten, cioitela, Cer da gure eta hire artean, Iesus Iaincoaren Semea? ethorri aiz huna ordu baino lehen gure tormentatzera?

30. Eta cen hetaric vrrun vrdalde handibat alha cenic:

31. Eta deabruäc othoiztez çaizcan, cioitela, Baldin campora egoizten bagaituc, permetti ieçaguc vrdalde hartara ioaitera.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 8