Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 8:10-25 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

10. Eta haur ençunic Iesusec mirets ceçan: eta dioste çarreizconey, Eguiaz erraiten drauçuet, eztudala Israelen-ere hain fede handiric eriden.

11. Baina badiotsuet ecen anhitz Orientetic eta Occidentetic ethorriren diradela, eta iarriren diradela Abrahamequin Isaac-equin eta Iacob-equin ceruètaco resumán:

12. Eta resumaco semeac egotziren diradela campoco ilhumbera: han içanen da nigar eta hortz garrascots.

13. Eta erran cieçón Iesusec Centenerari, Ohá eta sinhetsi duán beçala eguin bequic. Eta senda cedin haren muthilla ordu hartan berean.

14. Eta Iesusec Pierrisen etchera ethorriric, ikus ceçan haren ama-guinharreba ohean cetzala, eta helgaitzac çaducala.

15. Eta hunqui ceçan haren escua, eta vtzi ceçan helgaitzac, eta iaiqui cedin, eta cerbitza citzan.

16. Eta arratsa ethorri cenean, presenta cieçoten anhitz demoniatu: eta egotz cietzen campora spirituac hitzaz, eta gaizqui ceuden guciac senda citzan:

17. Compli ledinçát Esaias prophetáz erran içan cena, cioela, Harc gure langoreac hartu vkan ditu, eta gure eritassunac ekarri vkan ditu.

18. Eta ikussiric Iesusec gendetze handi bere inguruän, mana citzan discipuluac ioan litecen berce aldera.

19. Eta hurbilduric Scriba batec erran cieçon, Magistruá, iarreiquiren natzaic hiri, norat-ere ioanen baitaiz.

20. Eta diotsó Iesusec, Aceriec çulhoac citié eta ceruco choriéc ohatzeac, baina guiçonaren Semeac eztic non bere buruä reposa deçan.

21. Guero bere discipuluetaric, berce batec erran cieçon, Iauna, permetti ieçadac behin ioan nadin neure aitaren ohorztera.

22. Eta Iesusec erran cieçon, Arreit niri, eta vzquic hilac bere hilén ohorztera.

23. Eta vncian sarthu cenean iarreiqui içan çaizcan bere discipuluac.

24. Eta huná, tormenta handibat altcha cedin itsassoan, hambat non vncia bagaz estaltzen baitzen: baina bera lo cetzan.

25. Eta hurbilduric bere discipuluéc iratzar ceçaten, ciotela, Iauna, beguira gaitzac, galdu guihoaçac.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 8