Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 7:18-29 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

18. Arbore onac fructu gaichtoric ecin daidi, eta arbore gaichtoac fructu onic ecin daidi.

19. Fructu onic eguiten eztuen arbore gucia piccatzen da eta sura egoizten.

20. Bere fructuetaric beraz eçaguturen dituçue hec.

21. Niri Iauna, Iauna, erraiten drautan gucia ezta sarthuren ceruètaco resumán, baina ene Aita ceruètan denaren vorondatea eguiten duena.

22. Anhitzec erranen draut egun hartan, Iauna, Iauna, eztugu hire icenean prophetizatu, eta eztitugu hire icenean deabruac egotzi campora, eta eztugu hire icenean verthute anhitz eguin?

23. Eta orduan erranen drauet claroqui, Egundano etzaituztet eçagutu: parti çaitezte eneganic iniquitate eguiten duçuenóc.

24. Norc-ere bada ençuten baititu ene hitz hauc, eta hec eguiten, hura dut comparaturen guiçon çuhur bere etchea arroca gain batetan edificatu duenarequin:

25. Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta eraunsi vkan duté haicéc, eta io vkan duté etchearen contra: eta ezta erori içan: ecen arroca gainean fundatua cen.

26. Eta norc-ere ençuten baititu ene hitz hauc, eta ezpaititu eguiten, comparaturen da guiçon erho bere etchea sable gainean edificatu duenarequin.

27. Eta erori içan da vria, eta ethorri içan dirade vr sobernác, eta haicéc eraunsi vkan duté, eta io vkan duté etche haren contra, eta erori içan da, eta haren deseguitea handi içan da.

28. Eta guerta cedin propos hauc acabatu cituenean Iesusec, populua miraz baitzegoen haren doctrináz.

29. Ecen iracasten cituen authoritate çuenac beçala, eta ez Scribéc beçala.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 7