Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 7:1-13 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Ezteçaçuela iudica, iudica etzaiteztençát.

2. Ecen cer iugemenduz iudicaturen baituçue, iudicaturen çarete: eta cer neurriz neurthuren baituçue, aldiz neurthuren çaiçue.

3. Eta cergatic behatzen duc eure anayeren beguico fitsera, eta eure beguico gapirioari ezatzayo ohartzen?

4. Edo, nola diotsóc eure anayeri, Vztac idoqui deçadan fitsa hire beguitic, eta horrá, gapirioa hire beguian?

5. Hypocritá, idocac lehenic gapirioa eure beguitic, eta orduan behaturen duc, idoqui deçán fitsa eure anayeren beguitic.

6. Ezteyeçuela gauça saindua orey, eta eztitzaçuela egotz, çuen perlác vrdén aitzinera: bere oinéz ohondica eztitzaten, eta itzuliric çathica etzaitzaten çuec.

7. Esca çaitezte eta emanen çaiçue: bilha eçaçue, eta eridenen duçue: bulka eçaçue, eta irequiren çaiçue.

8. Ecen escatzen den guciac, recebitzen du: eta bilhatzen duenac, erideiten du : eta bulkatzen duenari, irequiren çayó.

9. Ecen nor da çuetaric guiçona, baldin bere semea ogui esca badaquió, harri emanen draucana?

10. Eta, baldin arrain esca badaquió, ala suguebat emanen drauca?

11. Beraz çuec gaichto çaretelaric baldin badaquiçue gauça onén çuen haourrey emaiten: cembatez areago çuen Aita ceruètan denac emanen drauzte gauça onac escatzen çaizquioney?

12. Bada guiçonéc çuey eguin dietzaçuen nahi dituçuen gauça guciac, eguin ietzeçue çuec-ere hæy halaber: ecen haur da Leguea eta Prophetác.

13. Sar çaitezte bortha herssitic: ecen bortha largoa eta bide çabala da perditionetara irioiten duena, eta anhitz dirade hartaric sartzen diradenac.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 7