Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 5:9-19 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

9. Dohatsu dirade baquea procuratzen dutenac: ceren hec Iaincoaren haour deithuren baitirade.

10. Dohatsu dirade iustitiagatic persecutatzen diradenac: ceren hayén baita ceruètaco resumá.

11. Dohatsu içanen çarete nehorc iniuria erran drauqueçuenean, eta persecutatu çaituqueztenean, eta hitz gaichto gucia erran duqueitenean çuen contra, gueçurrez ene causaz.

12. Boz eta aleguera çaitezte, ceren çuen saria handi baita ceruètan: ecen hala persecutatu vkan dituzté çuen aitzineco Prophetác.

13. Çuec çarete lurreco gatza: eta baldin gatza gueçat badadi, cerçaz gacituren da? ezta guehiagoric deusgay camporat iraizteco eta guiçonéz ohondicatu içateco baicen.

14. Çuec çarete munduco arguia. Ecin estal daite ciuitate mendi gainean iarria.

15. Eta eztute iraichequiten candelá eta hura eçarten gaitzurupean, baina candelerean, eta argui eguiten draue etcheco guciey.

16. Hala argui begui çuen arguiac guiconén aitzinean, çuen obra onac ikus ditzatençat, eta glorifica deçaten çuen Aita ceruètan dena.

17. Eztuçuela vste ecen Leguearen edo Prophetén abolitzera ethorri naicela: eznaiz ethorri abolitzera, baina complitzera.

18. Ecen eguiaz diotsuet, iragan daiteno ceruä eta lurra, iotabat edo punctu hutsbat ezta Leguetic iraganen, gauça guciac eguin diteno.

19. Norc-ere beraz hautsiren baitu manamendu chipién hautaric bat, eta iracatsiren baititu hunela guiçonac, chipién deithuren da hura ceruètaco resumán: baina norc-ere eguinen baititu eta iracatsiren, hura handi deithuren da ceruètaco resumán.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 5