Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 5:30-48 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

30. Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.

31. Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá:

32. Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.

33. Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac.

34. Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da.

35. Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da.

36. Halaber eure buruäz eztuc iuraturen, ecen bilobat churi ezpa beltz ecin daidic.

37. Baina biz çuen hitza bay, bay: ez, ez: eta hauçaz goiticoa, gaichtotic da.

38. Ençun vkan duçue, ecen erran içan dela, Beguia beguiagatic, eta hortza hortzagatic.

39. Baina nic erraiten drauçuet, Eztieçoçuela resisti gaizquiari: baina baldin norbeitec io baheça eure escuineco mathelán, itzul ieçóc bercea-ere.

40. Eta hiri auci eguin nahi drauanari, eta eure iaccá edequi, vtzi ieçoc mantoa-ere.

41. Eta norc-ere nahi vkanen baihau bortchatu lecoa baten eguitera, albeitindoa harequin biga.

42. Escatzen çayanari emóc: eta hireganic maillebatu nahi duena ezteçála iraitz.

43. Ençun vkan duçue ecen erran içan dela, On eritziren draucac eure hurcoari, eta gaitz eritziren draucac eure etsayari.

44. Baina nic erraiten drauçuet, Onhets itzaçue çuen etsayac, benedicaitzaçue maradicatzen çaituztenac, vngui eguieçue gaitz daritzuèney: eta othoitz eguiçue oldartzen çaizquiçuenacgatic, eta persecutatzen çaituztenacgatic.

45. Çuen Aita ceruètan denaren haour çaretençat: ecen harc ilki eraciten du bere iguzquia gaichtoén eta onén gainera, eta igorten du vria iustoén eta iniustoén gainera.

46. Ecen baldin çuey on daritzueney on badarizteçue, cer sari vkanen duçue? eztute publicanoéc-ere hori bera eguiten?

47. Eta baldin çuen anayey solament beguitharte eguiten badraueçue, cer guehiago eguiten duçue? eztute publicanoec-ere horrela eguiten?

48. Çareten bada çuec perfect, çuen Aita ceruètan dena perfect den beçala.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 5