Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 5:23-35 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

23. Beraz baldin eure oblationea eramaiten baduc aldarera, eta han orhoit bahadi ecen hire anayeac baduela cerbait hire contra,

24. Vtzi eçac han eure oblationea aldare aitzinean, eta habil: lehen appointadi eure anayerequin, eta orduan ethorriric presenta eçac eure oblationea.

25. Aicén adisquide eure partida contrastarequin fitetz, harequin bidean aiceno, ezemón eure partida contrastac iugeari, eta iugeac ezemón sargeantari, eta presoinean eçar ezadin.

26. Eguiaz erraiten drauat, ezaiz ilkiren handic, renda diroano azquen pelata.

27. Ençun vkan duçue ecen lehenagocoéy erran içan çayela, Eztuc adulterioric iauquiren.

28. Baina nic erraiten drauçuet, Norc-ere beguiesten baitu emazteric, hura guthicia deçançat, hambatez adulteratu duqueela harequin bere bihotzean.

29. Bada baldin eure begui escuinac trebuca eraciten bahau, idoqui eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.

30. Eta baldin eure escu escuinac trebuca eraciten bahau, trenca eçac hura, eta iraitzac eureganic: ecen hobe duc hiretaco, gal dadin hire membroetaric bat, eta eztadin hire gorputz gucia egotz gehennara.

31. Halaber erran içan da, Norc-ere vtziren baitu bere emaztea, bemó separationeco letrá:

32. Baina nic diotsuet, ecen norc-ere vtziren baitu bere emaztea, salbu paillardiçaren causaz, adulterio eguin eraciten draucala: eta nor-ere vtziarequin ezconduren baita, harc adulterio iauquiten duela.

33. Berriz ençun vkan duçue, ecen lehenagocoey erran içan çayela, Ezaiz desperiuraturen, baina rendaturen drautzac Iaunari eure iuramendu promettatuac.

34. Baina nic diotsuet ezteçaçuen iura batre, ez ceruäz, ecen Iaincoaren thronoa da.

35. Ezeta Lurraz, ecen haren oinetaco alkia da: ezeta Ierusalemez, ecen regue handiaren ciuitatea da.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 5