Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 3:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Bada dembora hartan ethor cedin Ioannes baptista, predicatzen çuela Iudeaco desertuan:

2. Eta cioela, Emenda çaitezte: ecen ceruètaco resumá hurbil da.

3. Ecen haur da Esaias Prophetáz erran içan cena, cioela, Desertuan oihuz dagoenaren voza da, Appain eçaçue Iaunaren bidea, çucen itzaçue haren bidescác.

4. Ioannes hunec bada çuen bere abillamendua camellu biloz, eta larruzco guerricoa bere guerruncean inguru: eta haren viandá cen othiz eta bassa eztiz.

5. Orduan ethor cedin harengana Ierusaleme eta Iudea gucia, eta Iordanaren inguruco comarca gucia.

6. Eta batheyatzen ciraden harenganic Iordanean, bere bekatuac confessatzen cituztela.

7. Ikussiric bada anhitz Phariseuetaric eta Sadduceuetaric ethorten ciradela haren baptismora, erran ciecén, Vipera castá, norc auisatu çaituzte hira ethortecoari ihes daguioçuen?

8. Eguin itzaçue bada fructuac emendamenduaren digneac.

9. Eta ezteçaçuela presumi ceuroc baithan erraitera, Abraham dugu aita: ecen badiotsuet, Iaincoac harri hautaric-ere Abrahami haour suscita ahal dieçaqueola.

10. Bada ia aizcorá arborén errora eçarria da: beraz arbore fructu onic eguiten eztuen gucia piccatzen da eta sura egoizten.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 3