Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 27:44-54 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

44. Hura bera, harequin crucificatu ciraden gaichtaguinec-ere reprotchatzen ceraucaten.

45. Baina sey orenetaric bedratzi orenetarano lur guciaren gainean ilhumbe eguin cedin.

46. Eta bedratzi orenén inguruän oihuz iar cedin Iesus ocengui, cioela, Eli, Eli, lama sabachthani? erran nahi baita, Ene Iaincoa, Ene Iaincoa, ceren abandonnatu nauc?

47. Eta han present ciradenetaric batzuc hori ençunic, cioiten, Elias deitzen du hunec.

48. Eta bertan laster eguinic hetaric batec, eta spongiabat harturic vinagrez betheric, eta eçarriric canabera baten inguruän, edatera eman cieçón.

49. Eta bercéc erraiten çuten, Vtzac, dacussagun, eya ethorriren denez Elias horren emparatzera.

50. Eta orduan Iesusec berriz ocengui oihu eguinic, spiritua renda ceçan.

51. Eta huná, templeco velá erdira cedin bi çathitara, garaitic behererano, eta lurra ikara cedin, eta harriac, erdira citecen.

52. Eta monumentac irequi citecen, eta anhitz Saindu lo ceunçanén gorputzac iaiqui citecen.

53. Eta monumentetaric ilkiric haren resurrectione ondoan, sar citecen ciuitate saindura, eta aguer cequizquien anhitzi.

54. Eta Centenera, eta harequin Iesusen beguirale ceudenac, lur ikaratzea eta eguin içan ciraden gauçác ikussiric, ici citecen haguitz, erraiten çutela, Eguiazqui Iaincoaren Semea cen haur.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 27