Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:5-16 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

5. Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.

6. Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela,

7. Ethor cedin harengana emaztebat, boeytabat vnguentu precio handitacoric çuela, eta huts ceçan, hura iarriric egon eta, haren buru gainera.

8. Eta hori ikussiric, haren discipuluey gaitzi cequién cioitela, Certaco da goastu haur?

9. Ecen vnguentu haur precio handitan saldu ahal çatequeen, eta eman paubrey.

10. Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du.

11. Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen.

12. Ecen hunec vnguentu hunen ene corputz gainera hustea ene ohorztecotzát eguin du.

13. Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.

14. Orduan ioan içan da hamabietaric bat Iudas Iscariot deitzen cena, Sacrificadore principaletara.

15. Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça.

16. Eta gueroztic aicina bilha çabilan, hura tradi leçançat.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26