Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:49-53 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

49. Eta bertan hurbilduric Iesusgana, erran ceçan, Magistruá, Vngui hel daquiala. Eta pot eguin cieçón.

50. Orduan Iesusec erran cieçón Adisquideá, certan aiz hemen? Orduan hurbilduric eçar citzaten escuac Iesusen gainean, eta lot cequizquión.

51. Eta huná, Iesusequin ciradenetaric batec, auançaturic escua, idoqui ceçan bere ezpatá, eta ioric Sacrificadore principalaren cerbitzaria, edequi cieçón beharria.

52. Orduan diotsa Iesusec, Itzul eçac eure ezpatá bere lekura: ecen ezpata harturen duten guciac, ezpataz hilen dituc.

53. Vste duc ecin othoitz daidiodala orain neure Aitari, eta baitinguzquet bertan hamabi legione baino guehiago Aingueru?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26