Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:33-40 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

33. Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.

34. Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.

35. Diotsa Pierrisec, Are baldin hirequin hiltzera behar badaquit-ere, ez aut vkaturen. Halaber discipulu guciec-ere erran ceçaten.

36. Orduan ethor cedin Iesus hequin Gethsemane deitzen den leku batetara: eta dioste discipuluey, Iar çaitezte hemen, harache ioanic othoitz daididano.

37. Eta harturic Pierris eta Zebedeoren bi semeac, has cedin tristetzen eta guciz keichatzen.

38. Orduan dioste Iesusec, Alde gucietaric triste da ene arima heriorano: çaudete hemen, eta veilla eçaçue enequin.

39. Eta aitzinachiago ioanic, ahozpez iar cedin, othoitz eguiten çuela, eta cioela, Ene Aitá, baldin possible bada, iragan bedi eneganic copa haur: guciagatic-ere ez nola nic nahi baitut, baina nola hic.

40. Guero ethorten da discipuluetara, eta erideiten ditu lo daunçala: eta diotsa Pierrisi, Horrela orembat ecin veillatu duçue enequin?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26