Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:27-34 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

27. Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.

28. Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.

29. Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.

30. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.

31. Orduan dioste Iesusec, Çuec gucióc gau hunetan scandalizaturen çarete nitan: ecen scribatua da, Ioren dut artzaina, eta barreyaturen dirade arthaldeco ardiac.

32. Baina resuscita nadin ondoan, çuen aitzinean ioanen naiz Galileara.

33. Eta ihardesten duela Pierrisec diotsa, Guciac hitan scandaliza baditez-ere, ni iagoitic ezniaitec scandaliza.

34. Diotsa Iesusec, Eguiaz erraiten drauat, ecen gau hunetan oillarrac io deçan baino lehen hiruretan vkaturen nauäla.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26