Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:21-30 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

21. Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela.

22. Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna?

23. Baina harc ihardesten çuela erran ceçan, Norc eçarten baitu enequin escua trempatzeco platean, harc tradituren nau.

24. Segur, guiçonaren Semea badoa harçaz scribatua den beçala: baina maledictione guiçon haren gainean ceinez guiçonaren Semea traditzen baita: on çuqueen guiçon harc baldin sorthu içan ezpaliz.

25. Eta ihardesten çuela Iudasec, ceinec hura traditzen baitzuen, erran ceçan, Magistruá, ni naiz? Diotsa, Hic erran duc.

26. Eta hec alha ciradela har ceçan Iesusec oguia, eta gratiác rendaturic, hauts ceçan, eta eman ciecén bere discipuluey, eta erran, Har eçaçue, ian eçaçue, haur da ene gorputza.

27. Eta harturic copá, eta gratiac rendaturic, eman ciecén, erraiten çuela, Edan eçaçue hunetaric gucióc.

28. Ecen haur da ene odol Testamentu berricoa anhitzengatic issurten dena bekatuén barkamendutan.

29. Eta badiotsuet, ecen eztudala edanen hemendic harát aihen fructu hunetaric, çuequin berriric neure Aitaren resumán hura edanen dudan egunerano.

30. Eta canticoa erranic ioan citecen Oliuatzetaco mendirát.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26