Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:11-22 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

11. Ecen bethiere paubreac vkanen dituçue çuequin: baina ni eznauçue bethi vkanen.

12. Ecen hunec vnguentu hunen ene corputz gainera hustea ene ohorztecotzát eguin du.

13. Eguiaz erraiten drauçuet, non-ere predicaturen baita Euangelio haur mundu gucian, hunec eguin duena-ere contaturen da hunen memoriotan.

14. Orduan ioan içan da hamabietaric bat Iudas Iscariot deitzen cena, Sacrificadore principaletara.

15. Eta dioste, Cer eman nahi drautaçue, eta nic hura çuey liuraturen baitrauçuet? Eta hec assigna cietzóten hoguey eta hamar diru peça.

16. Eta gueroztic aicina bilha çabilan, hura tradi leçançat.

17. Eta altchagarri gaberico oguién bestaco lehen egunean ethor citecen discipuluac Iesusgana, ciotsatela, Non nahi duc appain diaçágun iatera Bazcoa?

18. Eta harc erran ciecen, Çoazte hirira edoceingana, eta erroçue, Magistruac cioc, Ene demborá hurbil duc, hi baithan eguinen diat Bazcoa neure discipuluequin,

19. Eta discipuluéc eguin ceçaten Iesusec ordenatu cerauen beçala, eta appain ceçaten Bazcoa.

20. Bada arrastu cenean, iar cedin mahainean hamabiequin.

21. Eta hec alha ciradela, erran ceçan, Eguiaz erraiten drauçuet, ecen çuetaric batec tradituren nauela.

22. Orduan triste citecen haguitz, eta has cequión hetaric batbedera erraiten, Ala ni naiz, Iauna?

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26