Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 26:1-10 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

1. Eta guertha cedin acabatu cituenean Iesusec propos hauc guciac, erran baitziecén bere discipuluey.

2. Badaquiçue ecen bi egunen buruän Bazco eguiten dela, eta guiçonaren Semea tradituren dela crucifica dadinçat.

3. Orduan bildu içan dirade Sacrificadore principalac eta Scribác eta populuco Ancianoac Sacrificadore principal Caiphas deitzen denaren salara.

4. Eta conseillu eduqui ceçaten fineciaz Iesusen hatzamaiteco eta hiltzeco.

5. Baina erraiten çuten, Ez bestán, tumultoric eztençát populuaren artean.

6. Eta Iesus Bethanian Simon sorhayoaren etchean cela,

7. Ethor cedin harengana emaztebat, boeytabat vnguentu precio handitacoric çuela, eta huts ceçan, hura iarriric egon eta, haren buru gainera.

8. Eta hori ikussiric, haren discipuluey gaitzi cequién cioitela, Certaco da goastu haur?

9. Ecen vnguentu haur precio handitan saldu ahal çatequeen, eta eman paubrey.

10. Eta hori eçaguturic Iesusec dioste, Cergatic fatigatzen duçue emazte haur? ecen obra ombat enegana obratu du.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 26