Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 25:7-20 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

7. Orduan iaiqui citecen virgina hec guciac, eta appain citzaten bere lampác.

8. Eta erhoéc çuhurrey erran ciecén, Iguçue çuen oliotic: ecen gure lampác iraunguiten dirade.

9. Baina ihardets ceçaten çuhurrec, cioitela, Ez, beldurrez asco eztugun gure eta çuen: baina aitzitic çoazte saltzen dutenetara, eta erossaçue ceurondaco.

10. Eta hec erostera ioaiten ciradela, ethor cedin sposoa: eta prest ciradenac sar citecen harequin ezteyetara, eta erts cedin borthá.

11. Guero bada ethorten dirade berce virginac-ere dioitela, Iauna, iauna, irequi ieçaguc.

12. Baina harc ihardesten duela, dio, Eguiaz diotsuet, etzaituztet eçagutzen.

13. Veilla eçaçue bada: ecen eztaquiçue guiçonaren Semea ethorriren den eguna ez orena.

14. Ecen gauça haur guiçombat beçala da, ceinec lekorerat ioaitean dei baitzitzan bere cerbitzariac, eta bere onac eman baitzietzén.

15. Eta batari eman cietzón borz talent, eta berceari biga, eta berceari bat: batbederari bere anciaren araura: eta ioan cedin lekorrerat bertan.

16. Eta ioan cedin borz talentac recebitu cituena, eta traffica ceçan heçaz, eta eguin citzan berce borz talent.

17. Halaber biga recebitu cituenac-ere, irabaz citzan berce biga.

18. Baina bat recebitu çuenac ioanic aitzur ceçan lurrean, eta gorde ceçan bere nabussiaren diruä.

19. Eta dembora handiaren buruän ethorten da cerbitzari hayén nabussia, eta contu eguiten du hequin.

20. Orduan ethorriric borz talentac recebitu cituenac presenta cietzón berce borz talent, cioela, Nabussiá, borz talent eman drauzquidac, huná, berce borz talent irabaci citiat heçaz.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 25