Itun Zaharra

Itun Berria

Mateo 25:38-46 Navarro-Labourdin Euskara (BHNT)

38. Eta noiz ikussi augu arrotz, eta recebitu augu? edo billuci, eta veztitu augu?

39. Edo noiz ikussi augu eri, edo presoindeguian eta ethorri gara hiregana?

40. Eta ihardesten duela Reguec erranen draue, Eguiaz diotsuet, ene anaye chipién hautaric bati eguin draucaçuen becembatean niri eguin drautaçue:

41. Orduan erranen draue ezquerrecoy-ere, Maradicatuác, parti çaitezte eneganic seculaco sura, deabruari eta haren aingueruèy preparaturic dauenera.

42. Ecen gosse içan naiz, eta eztrautaçue eman iatera: egarri içan naiz, eta eztrautaçue eman edatera.

43. Arrotz nincén, eta eznauçue recebitu: billuci, eta eznauçue veztitu: eri eta presoindeguian, eta eznauçue visitatu.

44. Orduan hec-ere ihardetsiren draucate, erraiten dutela, Iauna, noiz ikussi augu gosse edo egarri, edo arrotz, edo billuci, edo eri, edo presoindeguian, eta ezaugu cerbitzatu?

45. Orduan ihardetsiren draue, erraiten duela, Eguiaz diotsuet chipien hautaric bati eguin eztraucaçuen becembatean, niri-ere eztrautaçue eguin.

46. Eta ioanen dirade hauc tormenta eternalera: baina iustoac vicitze eternalera.

Irakurri kapitulu osoa Mateo 25